Ccajar Jose Alvear Restrepo Abokatu Kolektiboaren Korporazioa

Tokia

Bogota; hortik laguntzen eta ordezkatzen dira kasuak herrialde guztian.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Giza eskubideen defentsa, aholkularitza juridikoa eta lege ordezkaritza giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei.

Inklusio politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren ikuspegitik dihardu, eta herriei subiranotasun-, burujabetza-, garapen- eta bake-eskubidea errespetatzearen eta indar osoa ematearen alde egiten du.

Erakundeak helburu hauek ditu, batez ere:

  • Giza eskubideen urraketa larriak eta gizadiaren aurkako krimenak gertatu direnean egon diren zigorgabetasun-estrategiak eta mekanismoak gainditzea;

  • Gizadiaren aurka Kolonbian gertatu diren krimenen inguruan egia zein den ezartzea, erantzuleak ikertu, epaitu eta zigortzea, egindako minaren erreparazio osoa eskatzea, bai indibiduala eta bai kolektiboa, eta gizarte-ehuna berrosatzea;

  • Biktimen, familiakoen, komunitateen eta gizarteko sektoreen antolamendu-prozesuetan indarra jartzea eskubideak babestu, aldarrikatu eta eskuratzeko.

Arazoaren deskribapena

Abokatu Kolektiboari kautelazko neurriak emanak dizkio Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak 2001etik. 2011ko apirilean, kolektiboak babes-eskemak itzuli zituen, haien aurkako jazarpena, erasoak eta mehatxuak ugaritu egin zirelako. Ondoren, negoziazio batzuk izan zituzten gobernuarekin, eta kolektiboak berriz onartu zituen babes-eskemak.

Luis Guillermo Perez, Kolonbiako trantsizio-justiziaz hizketan

Wayuu herriaren iraupena

Sari Nazionala 2012an, Giza Eskubideen Defentsagatik

Lagundutako erakundeak eta pertsonak