ACVC Cimitarra Ibarreko Nekazarien Elkartea

Tokia

Magdalena Erdia.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Giza eskubideen defentsa integrala, lurraren edukitzearen eta banatzearen aldeko borroka eta nekazari-bizimoduari duintasuna ematea. Gainera, elikagaien ekoizpen- eta segurtasun-proiektuak garatzen ditu; eskualdearen garapena planifikatzen du, eta nekazari-erakundeen prozesuak gaitu eta sustatzen ditu.

Arazoaren deskribapena

ACVC nekazari elkarteko kideek pairamen asko izan dituzte, hala nola hilketak, mehatxuak, ausazko atxilotzeak, desplazamentuak, desagerrarazteak, torturak, etxe-erreketak eta elikagai- eta osasun-blokeoak. Gainera, funtsik gabeko prozesu judizialetan ibili dituzte. Izan ere, Nekazarien Elkarteko zuzendarikideak prozesu judizial batekin lotu zituzten, eta erdiek askatasuna galdu eta ondoren absolbitu edota askatu egin zituzten froga-faltagatik.

Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak kautelazko neurriak eman zizkien 2000n, «helburu militar izendatu zituztelako eskualdeko talde paramilitarrek... [eta] ...etengabeko mehatxuak eta heriotza-atentatuak jasan zituztelako zuzendaritzako kideek». Hori dela eta, PBI 2007tik ari da ACVC elkarteari lagun egiten.

2010ean, Garapenerako Nazio Batuen Programak Bakearen Sari Nazionala eman zion ACVC elkarteari, bizitzaren defentsan eta justiziaren alde egindako antolamenduagatik eta bizileku duina eta erresistentzia zibila sustatzeagatik.

Jarraituko dugu landa-garapena eskatzen nekazariak aitortuak izan daitezen

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak