Claudia Julieta Duque

Tokia

Bogotá.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Claudia Julietak gai hauek ikertu eta ekarri ditu: desagertze bortxatuak, haurrak soldadugai hartzea hala aktore armatu legalek nola legez kanpokoek, zigorgabetasunaren eta justiziarako eskubidearen eragina eta talde paramilitarren infiltrazioa gobernuko entitateetan.

Arazoaren deskribapena

Claudia Julieta Duque kazetaria, Radio Nizkor giza eskubideez interneten diharduen irratiaren berriemailea da Kolonbian, eta Ccajar Jose Alvear Restrepo Abokatuen Kolektiboko ikertzailea izan zen.

Haren lana eta kasuen soslaia dela eta —besteren artean nabarmentzen da Jaime Garzon kazetariaren hilketaz eginiko ikerketa—, Claudia Julieta kazetariari osorik, etenik gabe eta legez kanpo kontrolatu ohi zion komunikazioa presidentetzaren agindupekoa zen DAS Segurtasunerako Administrazio Departamentuak. Horretaz gainera, behin eta berriz jasan ditu jazarpenak eta mehatxuak, eta, horren ondorioz, Kolonbiatik hiru aldiz erbesteratu behar izan du.

2009ko abenduan, Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak kautelazko neurriak eman zizkien berari eta alabari. PBI 2010etik ari da Claudia Julieta Duqueri lagun egiten.

Nabarmentzekoa da Claudia Julieta Duquek zenbait aitorpen jaso dituela kazetaritza-lanagatik; esaterako, Mugarik Gabeko Erreportarien Saria Suedia atalean eta AEBetako International Women Foundationen Kazetari Ausardiaren Saria.

Defendatzaileak hizketan: elkarrizketa Claudia Julieta Duqueri

Lotura interesgarriak

Claudia Julieta Duqueren twitter kontua

Lagundutako erakundeak eta pertsonak