Justizia eta Bakea Elizarteko Batzordea (CIJP)

Tokia

Kolonbiako zortzi departamendutan dago Batzordea. Kolonbiako PBIk lagun egin dio Elizen Arteko Batzordeari, Bogotan, Uraban eta Caucako haranean.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Justizia eta Bakea Elizarteko Batzordeak lagun egiten dio beren eskubideak bortizkeriarik erabili gabe berresten dituzten komunitateei eta erakundeei, gatazka armatuko eremuetan. Batzordeak egia, justizia eta erreparazioa bilatzen duten esperientzia jakinak babesten ditu, eta, orobat, barne-gatazka armatuaren irtenbide politikoak negoziazio bidez.
Batzordearen lana da lurraldeari babes integrala ematea —afrokolonbiarren, indigenen eta mestizoen jabetza berreskuratzea; lurraldearen erabilera tradizionala eta bioaniztasuna babestea; nekazaritzako erregaien industriaren eta elikaduraren segurtasunean duen inplikazioaren aldean beren eskubideak berrestea; eta Kolonbiako gatazka armatuko alderdien bidegabekeriak salatzea—.

Arazoaren deskribapena

Prozesu batzuetan, Batzordeak lagun egiten die Cacaricako, Curbaradoko eta Jiguamiandoko komunitateei Antioquiako eta Chocoko Uraban; izan ere, 1997an, desplazatu egin zituzten bi operazio militarretan: 'Irail Beltza operazioa' eta 'Genesi operazioa'. Herritar gehienak urte askoan egon ziren desplazatuta. Familiak 1999an hasi ziren itzultzen Jiguamiandora, 2000n Cacaricara eta 2006an Curbaradora, eskualdean gatazka armatua oraindik indarrean zela. Gatazka armatuaren erdian bizirik irauteko, Cacaricako komunitateek lehen Eremu Humanitarioak sortu zituzten 2001ean. Jiguamiandora eta Curbaradora itzulitako komunitateek gauza bera egin zuten, eta lehenengo Eremu Humanitarioak, hurrenez hurren, 2003an eta 2006an ipini zituzten. Cacarican, liderrek lur kolektiboen jabetza lortu zuten, afrokolonbiarren komunitateen izenean. Curbaradon eta Jiguamandon, berriz, liderrek jarraitzen dute beren inguruneko lurrak berreskuratu nahian.
2003ko irailean, Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak kautelazko neurriak eman zizkien Elizarteko Batzordeko kideei, etengabeko mehatxuak, jazarpenak, seinalatzeak, atxikitzeak eta legez kontrako sartzeak direla medio, 1997tik eta, are gogorrago, 2003tik. Horregatik, neurriak hartzeko eskatu zion Kolonbiako Estatuari, onuradunen bizitza eta integritate fisikoa babes zitzan eta gertaerak ikertu eta mehatxuak geldiarazte aldera zein ekinbide hartu zituzten berri eman zezan. PBI 1994tik ari da Batzordeari lagun egiten.

“La Playita” PBIk Buenaventuran Justizia eta Bakea Elizarteko Batzordeari lagun egitea

Lurrengatik itzuleran

Embera indigenek ezetz esan diote meatzaritzari

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak