FCSPP Preso Politikoekiko Elkartasun Batzordearen Fundazioa

Tokia

PBIk Barrancabermejatik egiten dio lagun fundazioari Bucaramangako eta Medellingo sekzionaletan.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Haren helburua da arrazoi politikoengatik askatasuna kendu dietenen eskubideak errespetatzen eta bermatzen direla zaintzea. Batzordeak 40 urte daramatza giza eskubideen sustapen- eta heziketa-lanetan Kolonbiako zenbait eskualdetan, arrazoi politikoetan oinarritutako jazarpen-moduei aurre egiteko. Gaur egun, honetan dihardu, batez ere: kartzelako laguntza ematen arrazoi politikoengatik atxilo daudenei, aholkularitza juridikoa ematen eta Kolonbian kartzeletako egoera zein den ikertzen.

Arazoaren deskribapena

Kolonbiako kartzeletako pertsonen egoera nolakoa den aztertuta, batzordeak zenbait arazo salatu ditu; besteren artean, pilaketa, ur-murrizketak eta eskasia kartzeletako arreta medikoan. Ordezkaritza juridikoko kasuei dagokienez, batzordeak hilketa estrajudizialen biktima izan direnen familiakoei lagun egiten die Bucaramangan. Luciano Romero Molinaren kasua ere ordezkatzen du, Elikagaien Industriako Langileen Sindikatu Nazionaleko burua bera, 2005eko irailean torturatua eta hila. Era berean, batzordeak lagun egin dio Pitalitoko Nekazarien Komunitateari, beren lurretara itzultzean —lekutuak izan baitziren— eta komunitatea hustean. Batzordeak salatu du bere jardunagatik mehatxuak, ekintzak eta segimenduak jasan dituztela eta zenbait kide hil dizkietela. Horregatik, batzordeari erresalbuzko neurriak emanak dizkio Giza Eskubideen Batzorde Interamerikanoak 1999tik, eta kideetako batzuek Barne Ministerioaren Babes Programako neurriak jaso dituzte. PBI 1999tik ari da Batzordeari lagun egiten.

Lagundutako erakundeak eta pertsonak

Entrevista sobre la situación carcelaria en Colombia