San Jose Apartadoko Bake Komunitatea

Tokia

San Jose Apartado (Uraba).

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Lurraldeen, ondasun naturalen eta giza eskubideen defentsa. San Jose Apartadoko herri nekazaria urteetan eta urteetan bizi izan da gatazka armatu baten erdian. Urabako interes ekonomikoak direla eta duen kokapen geoestrategikoa dela (Kolonbia ipar-mendebaldean dago Uraba), gatazka armatuaren fokuetako bat bihurtu da eskualde hori. 70eko urteetatik, hor egon dira Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) eta Askapenerako Herri Armada (EPL). 1996tik aurrera, talde paramilitarrak sartu ziren, eta, horren ondorioz, gatazka armatua gogortu egin zen, jende armatua herritar arruntari ere eraso egiten hasi baitzen. Baina herrialdetik lekututako milaka lagunekin batera joan beharrean, nekazari-komunitate horrek ekimen aurrendaria jarri zuen martxan Urabako eskualdean 1997an: San Jose Apartadoko Bake Komunitatea —gatazka armatuan bere burua neutraltzat duen komunitatea— eta talde armatu guztiak arbuiatu zituen bere lurraldean.

Arazoaren deskribapena

Talde neoparamilitarrak ugaritu egin dira aurten, eta haien ekintza militarrak eta herritarren gaineko kontrola areagotu, San Jose Apartadoko eskualdean. Gainera, nekazariek salatu dute Indar Publikoko kideen eta FARC gerrillen borroka ez dela gelditu komunitateko lurraldeetan eta horrek herritarrak arriskuan jartzen dituela. Barne Kontseiluko kideak (bereziki, Jesus Emilio Tuberquia, German Graciano eta Arley Tuberquia liderrak) ekintzak izateko arrisku handian daude oraindik. Bake Komunitatea oraindik ere seinalatzeak eta difamazioak jasaten ari da, eta horregatik, jarraitu beharko dugu haiei lagun egiten, babesa emateko.

PBI 1999tik ari da Bake Komunitateari lagun egiten. Balioa ematen dio haren lanari, eta bortizkeriaren alternatiba soziala eraikitzeko prozesuan lagun egiten jarraitzen du.

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak