CJL Askatasuna Korporazio Juridikoa

Tokia

Medellin, Antioquiako Ekialdea eta Chocoko departamendua

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Giza eskubideen defentsa eta sustapena; erresistentzian diren komunitateei lagun egitea eta lurraldearen defentsa; eta giza eskubideen urraketen azterketa.

Korporazioaren jarduna honetan datza: giza eskubideen urraketa jasan duten eta egia, justizia eta erreparazioa bilatzen duten biktimei lege-ordezkaritza ematea eta komunitateei lagun egitea erresistentzia-prozesuetan, lurraren defentsan eta elikadura-segurtasuna bilatzeko orduan.

Honelako jarduerak lantzen ditu: estatuak giza eskubideen urraketetan erantzukizuna hartzeko prozesuak eratzea; ordezkaritza legala ematea gizadiaren aurkako krimenen biktimei; salaketak aurkeztea giza eskubideak babesteko nazioarteko erakundeei; eta komunitateak eta erakunde sozialak laguntzea eta prestatzea herritarrek eskubideak eta bermeak eskuratzeko eta eskatzeko.

Horretaz gainera, Korporazioak giza eskubideen urraketak ikertzen ditu; bereziki, zigorgabetasuna. Beste hamasei gizarte- eta giza eskubideen erakunderekin, Colombia Nunca Mas proiektuaren parte da, eta 1966 eta 1998 bitartean Kolonbian giza eskubideak urratu zituztenak zigorrik gabe ez gelditzeagatik borrokatzen dira; halaber, memoria historikoa berreskuratu nahi dute.

Arazoaren deskribapena

Iaz, Korporazioak jasotako lagun-egite guztiak Hidroituangoko proiektuagatik lekututakoekin egindako lanean jaso zituen; Rios Vivos gizarte mugimenduan elkartu ziren lekutuak. Hidroituango proiektu energetikoaren kasuan, komunitateek zera salatzen dute, herritarrak lekutuak izan zirela Medellinen enpresa publikoen proiektuak erasandako alderditik, eta mehatxuak eta hilketak jasan zituztela Rios Vivos mugimendukoek.

2013ko urrian, gobernuak garraiobidea erraztu zuen lekutuak eskualdera itzultzeko, baina horietako askok bazekiten ezin zutela etxera itzuli edo hondatu egin zizkietela.

PBIk Korporazioari lagun egin zion, horrek itzuli zirenei aholkularitza emateko orduan.

PBI 2000. urtetik ari da Askatasuna Korporazio Juridikoari lagun egiten. Elkin Ramirezek dioenez: «Larrien ibili garen momentuetan, PBIren laguntzarengatik izan ez balitz, ez ginen iritsiko gatazka armatua dela medio bestela iritsiko ez ginen lekuetara nekazari-erakundeei lagun egiteko. Gainera, ikusgarritasuna eman digu nazioartean. PBIk babesa eman digu Askatasuna Korporazio Juridikoko kideen kontrako jazarpen-kasuak eta -egoerak ikusgarri egiten»

2010eko maiatzean, Askatasuna Korporazio Juridikoak giza eskubideen aldeko saria jaso genuen; zehazki: Kolonia hiriko Eliza Ebangelikoetako Georg-Fritze Gedachtnisgabe saria (Alemaniakoa). Liliana Uribek jaso zuen, Korporazioko kideetako batek. Saria ematean, elizek Askatasuna Korporazio Juridikoaren lana nabarmendu zuten, Kolonbian giza eskubideen defentsan egiten ari direnagatik, eta, bereziki, Liliana Uriberen ahalegina nabarmendu zuten, herrialdeko hilketa estrajudizialen gainean egia azalarazteagatik eta gizateriaren kontrakotzat jotzen den krimen horrekiko justiziaren eta erreparazioaren aldeko borrokagatik.

Orion Operazioa: 10 urte geroago, emakumeak beren senideen bila ari dira

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak