CREDHOS Giza Eskubideen Defentsarako Eskualde Korporazioa

Tokia

Barrancabermeja. Lana Magdalena Erdira zabaltzen du

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Biktimei arreta ematea —giza eskubideen urraketa handia dela kausa—, gizarte ehuna berreraikitzea eta giza eskubideen eskola egonkorra egitea. Salaketa, aholkularitza juridikoa, antolamendua eta giza eskubideak urratzen dizkietenei lagun egitea. Elikadura-burujabetza, nekazaritza-ekoizpen ekologikoa sustatuta. Antolamendua indartzea eta ehun soziala berreraikitzea, erakunde sozialekin koordinatuta. Nazioarteko sentsibilizazioa, erakundeak lagun egindako komunitateen errealitatearen gainean.


  • Prestakuntza eta ikerkuntza, giza eskubideen urraketen inguruan eta gatazka armatuko alderdiek Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren gainean egindako arau-hausteen inguruan.

  • Salaketak sustatzea.

  • Kasuak dokumentatzea.

  • Giza Eskubideen biktimei laguntza legala eta teknikoa ematea.

  • Argitalpenak.

  • Koordinazio-eremuetan parte hartzea.

  • Kolonbia barneko eta kanpoko birak, giza eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren egoera ezagutarazteko Sareak eta senidetzeak eratzea.

Arazoaren deskribapena

Korporazioaren historian, zuzendaritzako kideek hogeiren bat mehatxu jasan dituzte, bi atentatu, lapurreta bat bulegoan eta etengabeko presioa lantokian eta beren etxeetan. Erakundeak oraindik ere jasotzen ditu mehatxuak, laidoak eta erasoak. 2009 eta 2012 artean, hamalau heriotza-mehatxu izan zituzten, eta, gainera, jazarri eta beldurrarazi egin zituzten.

2000. urtean, Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak kautelazko neurriak eman zizkien korporazio zuzendaritzako kideei.

PBI 1994tik ari da lagun egiten Eskualde Korporazioari.

2009. urtean, Barrancabermejako Udal Kontseiluak, Barrancabermejako alkatetzak eta Santanderko Departamendu Batzarrak publikoki aitortu zuten Eskualde Korporazioaren lana.

Barrancabermejako Elizbarrutiak San Pedro Claverren estatuatxoa eman zion David Ravelori eta Eskualde Korporazioari egindako lana aitortzeko.

Eskualde Korporazioko Ivan Madero Vergel, PBIko lagun-egiteaz hizketan

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak