COS-PACC Komunitatea Aholkatzeko eta Gaitzeko Korporazio Soziala

Tokia

Casanare, Boyaca, Arauca, Tolima eta Cundinamarca

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Biktimei arreta ematea —giza eskubideen urraketa handia dela kausa—, gizarte ehuna berreraikitzea eta giza eskubideen eskola egonkorra egitea. Salaketa, aholkularitza juridikoa, antolamendua eta giza eskubideak urratzen dizkietenei lagun egitea. Elikadura-burujabetza, nekazaritza-ekoizpen ekologikoa sustatuta. Antolamendua indartzea eta ehun soziala berreraikitzea, erakunde sozialekin koordinatuta. Nazioarteko sentsibilizazioa, erakundeak lagun egindako komunitateen errealitatearen gainean.

Arazoaren deskribapena

COS-PACC erakundearen jarduera ez da erraza izan, eta kideak hasiera-hasieratik izan dira estatuaren eta paraestatuaren jazarpenaren biktima, erakundeak berak salatzen duenez. Erakundearen lehen zuzendaria, Francisco Cortes Aguilar, kartzelan sartu zuten Bolivian, 2003ko apirilean, matxinada leporatuta, eta handik bi urtera askatu zuten kanpaina indartsu baten ondoren; NBEk berak ere atxiloketa bidegabetzat jo zuen. 2005eko maiatzaren 12an, Armada Nazionaleko XVI. Brigadako tropek bidegabeki atxilotu zituzten erakundeko bi kide, Yopal udalerriko El Morro barrutian.

PBI 2009, urtetik ari da COS-PACC erakundeari lagun egiten.

Uwa indigenak petroliorik gabeko etorkizun baten alde ari dira

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak