Jorge Eliecer Molano Rodriguez

Tokia

Bogotá

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Giza eskubideen jurista eta defendatzaile aritu da zenbait erakunderentzat: Herrien Eskubideen eta Askapenaren Aldeko Nazioarteko Liga (Kolonbiako sekzioan), Sembrar Korporazioa, CJL Askatasuna Korporazio Juridikoa, Juztizia eta Bakea Elizarteko Batzordea eta Cinep Herri Ikerketa eta Hezkuntza Zentroa. 2005etik, abokatu independentea da, eta aholkularitza juridikoa ematen dio zenbait GKEri (Sembrar Korporazioa eta Nomadesc).

Arazoaren deskribapena

Justizia Jauregiaren kasuengatik, Herensugea Operazioagatik eta besterengatik duen arriskua dela eta, erresalbuzko neurriak emanak dizkio Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak.

2011n, Molanok uko egin zion DAS Segurtasunerako Administrazio Departamenduaren babes-eskemari; haren ustez, gobernuak ez baitzuen egiazko borondaterik haren bizitza-eskubidea bermatzeko. «Zenbait neurri politiko behar lukete, eta beste neurri batzuk ikerketarako», dio Molanok, eta honela gaineratzen du: «2012ko apiril bukaeratik, fiskaltzak jakinarazi zigun ez zela aurrerapenik izan ikerketetan. Neurri politikoei dagokienez, eskatu genuen Defentsa Ministerioak eta Barne Ministerioak hartu behar zituztela neurriak. Hamalau hilabete joan dira, eta gobernuak ez du inolako neurri politikorik hartu»

Ameriketako Estatu Batuek berezia egin zioten Molanori, 2010. urtean, Kolonbian giza eskubideen defentsan egindako lanagatik. Urtero banatzen du Ipar Amerikako gobernuak aitorpen hori Kolonbiako giza eskubideen defendatzaileentzat. Kasu honetan, erakundeak dioenez, nabarmena da abokatuak zer-nolako sakrifizioa egin duen giza eskubideen urraketen biktimak defendatzen. «Molano giza eskubideen defendatzaile ausarta da, eta haren lana orain eta beti izan da giza eskubideen aurkako abusuak egiten dituztenak beren ekintzen erantzule eginaraztea. Tinkotasunez eta lidergoa harturik, irabazi ekonomiko gutxiko arrisku larrietan ibili da, eta hori mundu osoaren eredutzat hartzeko modukoa da», dio Estatu Batuetako Enbaxadaren oharrak.

PBI 2009tik ari da Jorge Molanori lagun egiten.

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak