NOMADESC Gizarte Ikerketarako eta Ekintzarako Elkartea

Tokia

Cali hirian du egoitza, eta, batez ere, Kolonbiako hego-mendebaldean dihardu, Cauca Harana, Cauca, Huila eta Nariño departamentuetan.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Elkarteak zenbait lan-eremu ditu giza eskubideak defendatzeko orduan: aholkularitza soziojuridikoa ematen die giza eskubideen urraketa-kasuak izan dituzten biktimei; askotariko gaien inguruko heziketa- eta ikerketa-lana egiten du: enpresa multinazionalak, meatzaritza energetikoaren sektorea, zerbitzu publikoak, giza eskubideen urraketak eta gizadiaren aurkako krimenak; eta eragite politikoan dihardu hala herrialdean nola nazioartean.

Arazoaren deskribapena

Elkarteak bereziki ikertzen ditu gatazka armatuaren kausak eta ondorioak. Azterketak egin ditu enpresa nazionalen eta nazioartekoen inguruan eta giza eskubideen urraketarekin duten erlazioaren inguruan.

Lan hori dela eta, eta NOMADESC elkarteko kide ezagunena izanda, Berenice Celeyta lehendakariak askotan salatu ditu bere aurkako heriotza-mehatxuak, laneko material delikatuen lapurretak eta bere komunikazioen legez kanpoko entzuketak Kolonbiako presidentetzaren agindupeko DAS Segurtasunerako Administrazio Departamentuaren aldetik.

2001eko maiatzaren 25ean Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak kautelazko neurriak eman zizkion Berenice Celeytari, ezezagunen mehatxuak eta jazarpenak jasan zituelako; eraso horiek Cauca Haraneko buruzagi, sindikatuburu eta herritarren alde egindako lanarekin zerikusi zuzena zutela ondorioztatu zen.

PBI 1999. urtetik ari da Berenice Celeytari lagun egiten. 2011ko abenduan, PBIk bere gain hartu zuen erakunde guztiari lagun egitea.

1998an, Berenice Celeytak giza eskubideen Robert F. Kennedy saria jaso zuen, gizarte-aldaketan izandako eraginagatik.

Lotura interesgarriak

NOMADESC elkartearen twitter kontua

Lagundutako erakundeak eta pertsonak