Cunen udalerria, Kitxeko departamendua
Lurra eta lurraldea, ondasun naturalak eta giza eskubideak defendatzeko prozesu antolatua da.
Kontseiluan 22 kide eta zortzi mikroeskualde daude, beren komunitateek izendatuak. 2009ko urrian, komunitateekin batean, komunitate-kontsulta antolatu zuten, meatzeak eta hidroelektrikoak ustiatzearen inguruan eta oro har megaproiektuak bere lurraldean ezartzearen inguruan; 71 komunitatetako 19.000 lagun inguru kontra agertu ziren. PBIk komunitate-kontsulta hori ikuskatu zuen, eta 2010etik dago Kontseiluari lagun egiten, eskualde horretako lurraren, lurraldearen eta baliabide naturalen eskubidea sustatzen duten ekintzaileak arriskuan direlako.