Erresistentzia Baketsuan ari diren La Puyako komunitateak

Tokia

San Jose del Golfoko eta San Pedro Ayampuceko udalerriak, Guatemalako departamendua.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Udalerri horietan egin asmo duten meatzaritza proiektuarekin ez daudela ados adierazteko erresistentzia baketsua. Informatuak eta kontsultatuak izateko eskubidea eskatzen dute. Ura eta ingurune osasungarria izateko eskubidea defendatzen dute, eta ingurumen-eraginaren azterketa independente bat eskatzen dute.

Arazoaren deskribapena

2010. urtetik, San Jose del Golfoko eta San Pedro Ayampuceko komunitateak lanean ari dira erresistentzia baketsua egiten, beren eskualdea hartzen duen El Tambor meatze-proiektuarekin konforme ez daudela erakusteko. Ekintzetako bat meatzearen sarrera blokeatzea izan zen 2012. urtean. 2014ko maiatzean hustu zuten. Poliziak indarra gehiegikeriaz erabili zuela ikusi zuen PBIk. La Puyako Erresistentziako kideek mehatxuak izan dituzte; beldurrarazi egin nahi izan dituzte, eta Yolanda Oqueli liderra hiltzen ere saiatu dira. Horretaz gainera, zenbait lagun epai bidezko zigorrei aurre egiten ari dira, enpresarekin zerikusia duten pertsonek akusatuta; horietako hiruk bederatzi urteko kartzela-zigorra izan dute. La Puyako Erresistentzia Baketsu eta legezkoaren ondoan da PBI 2012ko azarotik.

Lagundutako erakundeak eta pertsonak