San Juan Sacatepequezko hamabi Kaqchikel komunitate maiak

Tokia

San Juan Sacatepequezko udalerria, Guatemalako departamendua.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Komunitateek eskatzen dute proiektu handietan inbertsioak egin aurretik, kontsulta libre eta informatua izateko eskubidea dutela. Orobat eskatzen dute herri indigenen eskubide kolektiboak eta eskubide ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumen-arlokoak errespetatzeko.

Arazoaren deskribapena

2006tik Guatemalako Cementos Progreso SA hor ari da San Juan proiektua sustatzen; besteren artean, lantegi bat eta harrobi bat eraikitzea. 2007ko maiatzaren 13an, San Juan Sacatepequezko komunitateek fede oneko herri-kontsulta bat egin zuten, lantegia eraikitzearen gainean, eta 8.950 pertsonak parte hartu zuten; horietatik 8.946k kontra bozkatu zuten, eta lauk alde. Elkarrizketa-prozesua, zeinetan, Guatemalako agintari eta erakunde publiko batzuek ere parte hartu duten, amaitu egin da, gatazka eraldatu edo konpondu gabe. Zazpi urte baino gehiago dira San Juan Sacatepequezko hamabi komunitatek giza eskubideen bortxaketa, mehatxuak eta, bereziki, kriminalizatze kanpaina gogor bat salatu dutena. PBI 2009ko abenduan hasi zen haiei lagun egiten; zehazki, San Juan Sacatepequezko Hamabi Kaqchikel Komunitate Maiei. Ordutik, alerta asko azaldu dira, eta kasuaren gaineko azterketa bat egin da, nazioarteko komunitatearen arreta bereganatzeko udalerriko giza eskubideen egoeraren gainean eta horiek defendatzen aritzen direnen kontrako mehatxuen eta arrisku-egoeren gainean.

Lagundutako erakundeak eta pertsonak