Guatemalako Alargunen Koordinakunde Nazionala (CONAVIGUA)

Tokia

Herrialdeko zortzi departamendutan dihardu gaur egun.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Giza eskubideak errespeta daitezen borrokatzen dira, eta gerran hildako edo desagerrarazitako senideen aztarnak bilatu, lurpetik atera eta hilobiratu egiten dituzte,memoria historikoa berreskuratzeko lanean.

Arazoaren deskribapena

PBI 2003ko abuztutik dago erakundearen ondoan. Haren bulegoetara joaten da, eta lagun egiten die kideei beste departamenduetara lekualdatzen direnean elkartearen Justizia eta Duintasuna programa lantzeko. Azken urteetan, CONAVIGUAk segurtasun egoera kritikoak bizi izan ditu, eta hainbat kidek heriotza mehatxu larriak jaso dituzte 2010ean zehar. Gaur egun, PBIk lagun egiten du, herrialdeko gatazka armatuaren aldian hil edo desagerrarazitako pertsonak lurpetik atera eta hilobiratze lanetan.

Lagundutako erakundeak eta pertsonak