Herrialdeko hainbat lekutako auzietan dihardu.
Justiziaren defentsa eta zigorgabetasunaren kontrako borroka. Edgar Perez eta Guatemalako Giza Eskubideen Bulego Juridikoa lanean aritzen dira barne-gatazka armatuko sarraskiengatik eta iraganeko eta gaur egungo beste giza eskubide-urraketa batzuengatik irekita dauden prozesu judizialetan laguntzen.
Lantzen ari den auzien garrantzi handia dela eta, Edgar Perezek hainbat segurtasun arazo jasan ditu azken urteotan. PBIk zenbait zigor-prozesutan lagun egiten dio; besteak beste, Efrain Bamaca Velasquez gerrilako komandantearen desagertze, tortura eta legez kanpoko hilketaren auzian; Las Dos Erresko komunitateko sarraskian; Rio Negroko komunitateko sarraskian; eta Guatemalako ixil herri maiaren kontrako genozidio-prozesuan.