Santa Maria de Xalapan Emakume Indigenen Elkartea (AMISMAXAJ)

Tokia

Santa Maria Xalapan mendia, Jalapa

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Emakumeen eskubideak promozionatzea, xinken nortasun etnikoa piztea eta lurra eta lurraldea defendatzea. Bereziki, lanean ari da ondasun naturalen defentsan eta eskualdeko meatze- eta petrolio-industriaren jardueraren eta -planen gaineko ikuskatze-prozesuetan eta informazio sozialean.

Arazoaren deskribapena

PBI 2009tik ari zaio lagun egiten AMISMAXAJ elkarteari. Ordutik, ahalegina egin dute eskualdearen prestakuntza politikoa eta feminista indartzen. Erakundeko zenbait pertsonak heriotza-mehatxu larriak jaso zituzten 2009an eta 2010ean, beren lanagatik. Gaur egungo segurtasun-gorabeherak eta arriskuak aztertuta, komeni da arretarik ez kentzea elkarteak egiten duen lanari emakumeen eskubideak urratzen dituztenen kontra eta, orobat, herri indigenenak eta eskubide ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumen-arlokoak urratzen dituztenen kontra; horrez gain, talde horietako kideen segurtasunari ere erreparatu behar zaio.

Lagundutako erakundeak eta pertsonak