Kitxe Herrien Kontseilua (CPK)

Bizitzaren, Ama Izadiaren, Lurraren eta Lurraldearen Defentsa

Tokia

Kitxeko departamendua.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Kontseiluak eskubide hauek defendatu eta sustatzen ditu: herri indigenen eskubide kolektiboak, bizitzaren aldeko eskubidea, ura eta lurra izateko eskubidea eta, oro har, eskubide ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumen-arlokoak.

Arazoaren deskribapena

2008an eratu zuten kontseilua, eta, 80 alkate komunitariok eta COCODES Garapen Kontseilu Komunitarioko kidek osatzen dute. Beren zereginen artean, honako hauek: komunitateetako batzordeen arazoak, kezkak eta proposamenak aintzat hartzea; izan ere, urteak dira batzorde horiek publikoki eta kolektiboki kritikatzen dituztela megaproiektuak (meatzeetakoak, hidroelektrikoak, nekazaritza-industriakoak...) eta eraztun elektrikoa. Kitxeko Herrien Kontseiluko kideek mehatxuak eta erasoak jasan dituzte; bereziki, Lolita Chavez liderrak, zeinari CIDH Giza Eskubideen Amerikarteko Auzitegiak kautelazko neurriak emanak dizkion. Arrisku horiek direla eta, PBIk 2013tik egiten dio lagun Kitxeko Herrien Kontseiluari.

Lolita Chavez Guatemalako Kitxe Herrien Kontseiluko kideari elkarrizketa

Lagundutako erakundeak eta pertsonak