Nekazari Erakundeen Verapazko Batasuna (UVOC)

Tokia

Verapaz Garaiko eta Behereko departamenduak.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Verapazko Batasuna ahaleginak egiten ari da lurra izateko eskubidearen alde eta komunitate eta herri nekazariek eta indigenek lurra eskuratzearen alde.

Arazoaren deskribapena

Hauexek dira Verapazko Batasunaren jardueretako batzuk: landa-eremuko komunitate ugariei aholkularitza ematea lurrak legeztatzearen gainean; lurra izateko eskubidearen defentsa prozesuetan laguntzea; eta elkarrizketa-prozesuetan parte hartzea, elkarrizketarekin irtenbideen edo eraldaketen gakoak aurkituko dituztelakoan lurraren eta nekazaritzako gatazkaren arazoari dagokionez. Arazo horiek hainbat analisitan eta txostenetan datoz jasota eta nabarmenduta. PBI 2005. urtetik dago Verapazko Batasunaren ondoan; urte horretan, kideetako batzuek mehatxuak eta beldurrarazteko saioak jasan zituzten. Nekazari Erakundeen Verapazko Batasuneko Carlos Morales koordinatzaileak eta komunitateetako kideek heriotza-mehatxuak jaso zituzten; beldurrarazteko saioak jasan zituzten, eta jazarri ere egin zieten behin baino gehiagotan.

Lagundutako erakundeak eta pertsonak