CEHPRODEC Komunitatearen Garapena Sustatzeko Hondurasko Zentroa

Hondurasko hemezortzi departamenduetatik hamarretan dago, baina lanik handiena La Paz departamentuan egiten du.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Erakundeak orain arte askotariko proiektuak landu ditu: prestakuntza, antolamendua, ekoizpena eta zuzenbidea. Lurra eskuratzeko eta erabiltzeko eskubidearen defentsan dihardu; lurraldearen defentsa egiten du; aldez aurreko kontsulta librea eta informaturako eskubidearen alde; elikadura-eskubideen alde; herri indigenaren eskubideen defentsan; ingurumenaren defentsan; eta abar.

Arazoaren deskribapena

PBI 2014. urteko maiatzetik ari da CEHPROCED elkarteari lagun egiten, bere lan-esparruan babesteko. Elkartea lagunduta, asmoa da itzal babesgarria eskaintzea La Pazko MILPAH Lenca Mugimendu Independienteari, La Paz udalerriko Nahuatireque eremuko kontseilu indigenen batasunari. CEHPRODEC erakundeak lagun egin eta aholkularitza ematen dio Mugimendu Independenteari, horko liderrak mehatxuak jasotzen ari baitira lurraren eta lurraldearen defentsan egiten ari diren lanagatik.

Beste lagun egiteak Hondurasen