Dina Meza (Kazetaria)

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Dina Meza hondurastar kazetari ezagun eta aitortua da, adierazpen askatasunaren eta informazioaren eskubideen defendatzailea. Ikerketak egin, eta giza eskubideen urraketak salatzen ditu; esaterako, Aguan Behereko gatazkaren moduko kasuetan. Adierazi du mehatxuak eta erasoak jasan dituela zenbait ikerketaren ondorioz; adibidez, enpresa pribatuekin eta lan-eskubideen urraketekin zerikusia duten ikerketen ondorioz. 2007. urtean, Amnesty International UK-ren sari berezia jaso zuen, zeina arriskuan diren kazetariei ematen zaien. Hondurasko COFADEH Atxilotu-Desagertuen Familiakoen Batzordeko kide izan zen, baina, gaur egun, era autonomoan dihardu, zenbait erakunderekin kolaboratzen; esaterako, Nazioarteko PENekin.

Arazoaren deskribapena

Dina Mezak eta haren familiak mehatxuak jaso dituzte, eta haiek beldurrarazten saiatu dira, behin eta berriz, azken urteetan. Honduras herrialderik arriskutsuenetakoa da kazetaritza lana egiteko, Mugarik Gabeko Kazetarien eta Freedom Housen moduko giza eskubideen aldeko erakundeek diotenez. Hondurasko Giza Eskubideen Batzorde Nazionalaren arabera, hamar urtean, 41 kazetari hil dituzte herrialdean; beraz, agerikoa da lan komunikatiboa eta kazetaritza kritikoa egitea arriskutsua dela. Horregatik, Dina Mezak lagun egiteko eskatu zion PBIri, eta PBIk 2014ko maiatzerako prestatu zuen laguntza.

2014ko maiatzean, Hondurasko PBI lagun egiten hasi zen erakunde honi: