Aita Alejandro Solalinde eta Hermanos en el Camino migratzaileen aterpeko langileak

Tokia

Ixtepec hiria, Oaxaca

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Alejandro Solalinde Guerra apaiz katolikoak eta Ixtepec hiriko Hermanos en el Camino migratzaileen aterpeko taldeak laguntza humanitarioa eta laguntza legala ematen diete gehienbat Ertamerikatik datozen migratzaileei.

Arazoaren deskribapena

Haien lana dela eta, hala Solalinde apaizak nola Hermanos en el Caminoko kideek eraso larriak jasan dituzte, behin eta berriz, baita heriotza-mehatxuak ere.

2008tik, Aterpeak ustelkeria kasu asko salatu ditu, hala nola udal funtzionarioenak, estatukoenak eta federaziokoenak; migratzaileak bahitu izana ere salatu dute. Horregatik, talde antolatuen eta funtzionario publikoen erasoak eta mehatxuak jasateko arriskuan da.

Hala, 2010eko apirilaren 23an, Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak kautelazko neurriak eman zizkion Solalinde Guerra apaizari, haren bizia eta integritate fisikoa ziurtatzeko.

Solalinde apaiza saritu egin zuten Giza Eskubideen Sari Nazionalarekin 2012an, migratzaileen giza eskubideen alde egindako lanagatik.

Mexikoko migratzaileei buruzko dokumental Amnesty International eta Gael Garcia Bernalek egina, zeinetan Solalinde apaiza protagonista den.

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak