Saltillo Migratzailearen Etxea

Tokia

Saltillo, Coahuilako estatua

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Saltillo Migratzailearen Etxeak laguntza humanitarioa ematen die egunero bidean doazen ehunka migratzaileri: sendagaiak, arropa, janaria, lotarako lekua, bidaiarako prestakuntza eta laguntza psikologikoa. Baina arreta humanitarioa emateaz gainera, lan sendoa egiten dute migratzaileen giza eskubideen defentsan, agiriak eginez Mexikoko Errepublikatik igarotzen diren migratzaileek sufritzen dituzten bahiketa-, estortsio-, abusu- eta eraso-kasuen gainean. Bestalde, migratzaileen beren kontakizunekin, erasoen salaketak jartzen dituzte Etxearen agiri-, lege- eta litigio-arlokoek.

Arazoaren deskribapena

Alabaina, horko kideak eraso, zelata eta mehatxuen biktima izan dira,giza eskubideen alde egiten duten lanagatik. Gainera, prentsa eta agintariak Etxea difamatzen ari dira. Erasoak eta mehatxuak ugaltzen ere ari dira. Adibidez, 2013ko urtarrilean, Padre Pedro apaizak heriotza-mehatxua jaso zuen.

Arriskuan dagoenez, Etxeari kautelazko neurriak eman zizkion Giza Eskubideen Batzorde Nazionalak 2009an eta Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak 2010ean. Hala ere, azken urteetan, zenbait segurtasun-gorabehera izan dituzte. PBI 2014ko otsail hasieratik ari da Migratzailearen Etxeari lagun egiten.

Etxea gertutik ari da lanean Fray Juan de Larios giza eskubideen aldeko elizbarrutiarekin eta Juan Gerardi giza eskubideen zentroarekin. PBIk lagun egiten die bi erakunde horiei ere Coahuilan.

Saltillo Migratzailearen Etxeak aitorpen ugari jaso ditu bere lanagatik; besteren artean, Lettelier-Moffitt saria, AEBetako Institute for Policy Studiesek emana.

Lotura interesgarriak

Migratzailearen Etxearen Facebook orria

Lagundutako erakundeak eta pertsonak