Paso del Norte AC Giza Eskubideen Zentroa

Tokia

Ciudad Juarez, Chihuahuako estatua

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Paso del Norte giza eskubideen zentroak aholkularitza eta orientazioa ematen dio komunitateari eskubide zibilen gainean. Bi lan-ildo nagusi ditu: bat, biktimei lagun egitea, lehentasuna emanez tortura- eta desagerrarazte-kasuei eta bestea, eragite politikoa. Kasuak era integralean lantzen ditu, lan juridikoarekin, komunikazioarekin eta arreta psikosozialarekin. Gainera, aholkularitza berezia eta gaitze-tailerrak ematen ditu, esaterako, Istanbulgo Protokoloaren erabileraz.

Arazoaren deskribapena

Paso del Norte 2001ean hasi zen lanean, emakumeen aurkako biolentzia, exekuzio, segurtasun publikoen ustelkeria eta zigorgabetasun bete-beteko giroan.

Federazioko eta estatuko agintarien mehatxuak eta ekintzak jasan ditu bere lanagatik, eta polizia federalak legez kontra sartu ziren bere bulegoetan. Zelatatua ere izan da. Paso del Norteko kideek arrisku handian daudela salatu dute, segurtasun-indarren kontra kexak jartzeagatik.

Paso del Norte Giza Eskubideen Zentroko 44 heroi

Lotura interesgarriak

Paso del Norteren Facebook-orria

Lagundutako erakundeak eta pertsonak