Emiliana, Francisco eta Alejandro Cerezo Contreras, Cerezo Batzordeko kideak

Tokia

Mexikoko B.F.

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Mexikoko Cerezo Batzordea sortu zen Alejandro, Hector eta Antonio Cerezo Contreras anaiak Mexikoko Segurtasun Goreneko presondegietan sartu zituztenean. Elkartasun- eta borondate-kolektibo gisa hasi zen, Francisco eta Emiliana Cerezo Contreras anai-arrebek eta kontzientzia-presoen adiskideek osatua. Gaur egun, arrazoi politikoengatik Mexikon errepresioaren biktima izan direnen defentsan eta Giza Eskubideen sustapenean aritzen dira. Pertsonak eta erakunde sozialak gaitzen aritzen dira honako gai hauek lantzen dituzten tailerren bitartez: giza eskubideak, giza eskubideen urraketen gaineko agiriak, bidegabeki espetxealdian dauden pertsonak eta erakunde zibilen eta sozialen segurtasuna.

Arazoaren deskribapena

Gaur egun batzordean bat egiten dute pertsona sentibera eta solidarioek; estatuaren ekintzak eta mehatxuak jaso dituztenek; torturak eta espetxeratze bidegabe eta legez kanpokoak jasan dituztenek.

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak