Fray Juan de Larios Giza Eskubideen Aldeko Elizbarrutia

Tokia

Saltillo, Coahuilako estatua

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Fray Juan de Larios giza eskubideen aldeko elizbarrutiko zentroa laneko eta komunitateko eskubideekin zerikusia duten arazoekin aritu da. Gaur egun, lan-eremua zabaldu du, eta desagertzeak, migrazioa eta gaitzeak lantzen ditu giza eskubideak sustatu eta babestuko dituzten subjektu sozialak eratzeko.

Giza eskubideen arloa ere lantzen dute zentroan; hala, giza eskubideen errespeturako kultura sustatzeak duen garrantzia partekatzen dute tokiko gizartearekin.

Arazoaren deskribapena

Larrialdi humanitarioa ikusarazteko eta agintariei desagertutako senideen bilaketa bultzarazteko, 2009ko abenduan Coahuilako familia-talde batek honako kolektibo hau sortu zuen: Coahuilan Desagertu Zaizkigunen Aldeko Indar Batasuna (FUUNDEC). Fray Juan de Larios zentroak laguntza antolatua eta lege-aholkularitza ematen ditu Indar Batasunak salatutako desagertuen 380tik gora kasutan. Alde politikotik, berriz, justizia eskatzen jarraitzen du, eta agintariekin dihardu hizketan, desagertuak lehenbailehen bilatzen has daitezen, ikerketa-protokolo egokiak ezar ditzaten, familiakoei arreta emateko programa federal bat ezar dezaten eta Mexikoko Estatuak Nazio Batuen gomendioak onar ditzan. Ahaleginak eginda ere, 2014ko martxoan, Indar Batasunak eramandako kasuetatik, bakar bat ere ez zuten argitu gobernuen bilaketen bidez.

Desagertzeen gaiaz gainera, Fray Juan de Larios zentroak zera eskatzen du, Estatu Batuetarantz Mexikon barna doazen migratzaileen duintasuna eta giza eskubideak errespetatuak izan daitezen.

PBI 2014ko otsailetik ari da Fray Juan de Larios zentroari lagun egiten. Zentroa gertutik ari da lanean Saltillo Migratzailearen Etxearekin Zentroarekin eta Juan Gerardi giza eskubideen zentroarekin. Coahuilako bi erakunde horiei ere lagun egiten die PBIk.

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak