Gobixhako Giza Eskubideen Defentsa Integralerako Batzordea (CÓDIGO-DH)

Tokia

Oaxaca

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Codigo-DH Gobixhako Giza Eskubideen Defentsa Integralerako Batzordea gizarte zibileko erakundea da, eta aholkularitza eta defentsa legala, medikoa eta psikologikoa eskaintzen die giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei. Erakundeak helburu du gizarte demokratikoago, bidezkoago eta orekatuagoa eraikitzea, Oaxacan oinarrizko eskubideen urraketen inguruan dagoen zigorgabetasuna eta justiziarako aukerarik eza ikusaraziz eta borrokatuz.

Arazoaren deskribapena

2011ko urtarrilean sortu zen Codigo-DH, Azaroaren 25a Askapen Batzordea desagertzearekin batera; PBI 2009tik ari zen erakunde horri laguntzen, kideek mehatxu eta eraso kezkagarriak jasaten zituztelako giza eskubideen alde lan legitimoa egiteagatik. Nahiz eta badituzten kautelazko neurriak, CIDH Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak 2007ko uztailean emandakoak, Codigo-DHko kideen eta senitartekoen aurkako erasoak ez dira eten.

2011n, eskualde-bulegoa ireki zuen batzordeak San Pedro Amuzgosen, eta heziketa eta aholkularitza juridikoa ematen dihardu, eskualdean giza eskubideak aitortuak eta errespetatuak izan daitezen laguntzeko, tokiko agintariak sentsibilizatzeko eta gaitzeko eta giza eskubideen sustatzaileak hezteko.

2013an, berriz jasan zituzten erasoak Codigo-Dhko kideek, Tehuantepeceko Istmoko komunitateei laguntzen hasi zirenean; izan ere, ustez parke eoliko bat inposatu nahi diete, eta hura egin aurretik komunitateek kontsulta librea eta informatua izateko eskubidea eskatzen dute.

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak