Juan Gerardi Giza Eskubideen Zentroa

Tokia

Saltillo, Coahuilako estatua

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Juan Gerardi giza eskubideen zentroaren asmoa zera da, pertsonen eta erakundeen ekimena sustatzea, beren errealitatea eraldatzeko subjektu izan daitezen. Ekimen horiek justiziaren errespetuan eta bakean oinarritu behar dute. Gaur egun, bi eremutan ari dira: Migratzaileak, Ingurumenaren Defentsa (ura bereziki), Desagertzeak (Indar Batasunarekin elkarlanean), Gazteak, Komunikazioa eta Hezkuntza/Prestakuntza.

Zentroak lagun egiten die La Laguna eskualdean lanean ari diren zenbait erakunderi; besteren artean, Indar Batasunean antolatuta desagertutako senideen bila ari diren familiei. Era berean, Un Paso a la Esperanza eguneko zentroa babesten dute, zeina Torreonen dauden migratzaileentzako aterpea den (2011ko maiatzean sortua); eta ingurumenaren defentsa egiten dute, besteak beste, kolektibo honekin: Laguneros por la Paz y Ciudadania Lagunera por los Derechos Humanos.

Arazoaren deskribapena

Desagertzeak, migrazioak eta La Lagunako akuiferoen afera dela-eta egindako lanagatik, Juan Gerardi zentroa arrisku handian jarri da. 2012an, legez kontra sartu zitzaizkion bulegoetan, armada, Polizia Federala eta Estatuko Polizia. 2013an, beste gertaera bat izan zen haren eraikinetan; informazio .... eta isilpekoa zuten bi ordenagailu eraman zituzten.

Erakundearekin zerikusia duten jardueren arrisku handiaz gainera, segurtasun-falta handia dute La Lagunan; horren ondorioz, Juan Gerardi giza eskubideen zentroak trabak izaten ditu bere lana egiteko. PBI 2014ko otsailetik ari da zentroari lagun egiten.

Juan Gerardi zentroa gertutik ari da Fray Juan de Larios giza eskubideen aldeko elizbarrutiko zentroarekin eta Saltillo Migratzailearen Etxearekin lanean; Coahuilako bi erakunde hauek ere PBIren laguntza dute.

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak