Heziketa Alternatiborako Zerbitzuak (EDUCA)

Tokia

Oaxacako estatua

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

EDUCAk Oaxacako komunitateen demokrazia eta garapena bultzatzen ditu; horretaz gainera, justizia, berdintasuna eta gizartearen parte-hartzea sustatzen ditu, Oaxacako herritar-sektore baztertuen bizi-kalitatea handitzeko. EDUCAk aholkularitza ematen die erakunde eta komunitate indigenei herritarren eskubideen defentsan; herritarren hezkuntza sustatzen du, eta agintari indigenak gaitzen ditu tokiko proiektuak garatzeko.

Arazoaren deskribapena

Megaproiektuek eta inbertsio handiek norbanakoen eta komunitateen eskubideak urratu dituzten zenbait prozesutan laguntzen du EDUCAk giza eskubideak defendatzen eta sustatzen. Oaxacan, bereziki zaurgarriak dira horrelako erresistentzia-prozesuetan lagun egiten duten defendatzaileak eta megaproiektuen aurka zuzenean aritzen diren komunitate-defendatzaileak.

Hala, erasoak, mehatxuak, jazarpenak eta difamazioak jasan ditu EDUCAk bere lanagatik. 2012an erakundearen eta egindako lanaren izen ona zikintzeko, aurkako kanpaina mediatikoari ekin zioten.. Aurretik, haien jarduera publikoak zelatatu zizkieten eta bulegoak okupatuko zizkietela mehatxuak egin.

Erakundearen zaurgarritasuna ikusirik eta lagun egiten dien komunitateen arrisku egoera, PBI EDUCA laguntzen hasi zen 2013ko irailean.

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak