Kolonbia Proiektua

PBI Kolonbia Proiektua

PBIk nazioarteko behatzaile-laguntzaile talde egonkor bat du Kolonbian 1994tik.
Gaur egun, Kolonbiako PBIk hiru talde ditu han: Apartadon, Barrancabermejan eta Bogotan. Toki horietatik herrialdeko beste departamenduetara joaten gara lagun egiteko giza eskubideen defendatzaileei, giza eskubideen defentsan eta sustapenean eta justizia sozialaren alde bortizkeriarik erabili gabe ari diren eta mehatxuak jasotzen dituzten erakundeei eta komunitateei.
Kolonbiako PBIk prozesuetan laguntzen die, gizarte zibilak bake-ekimenetan aktiboki parte hartzeko modua izan dezan, hala nola zigorgabetasunaren kontrako borroka helburu duten prozesuak eta atzera haien bizilekuetara itzuli diren herritarren babesa.

Iaz zer lortu zen

Giza eskubideen hamahiru erakunderen, hiru komunitateren eta bi defendatzaileren ondoan egon ginen.

672 egunez lagun egin zitzaien, eta 233 ikusarazte-erronda egin ziren.

29 babes tailer egin ziren, eta 410 lagunek parte hartu zuten.

301 eragite-bilera egin ziren.

Zortzi eragite-kanpaina egin ziren Kolonbian eta nazioartean.

Kolonbiako PBIren Facebook orria

Lagundutako erakundeak eta pertsonak

Sophia boluntarioa, PBIren Kolonbiako lagun-egiteaz hizketan

Kolonbiako PBI, konpromisoari lagun egiten

Mapa