Guatemala Proiektua

PBI Guatemala Proiektua

1983an hasi zen PBI Guatemalan, herrialdeak 20 urteko barne-gerra zeramala, eta lehenengo lana izan zen biktimak eta indarkeria erabiltzen ez zuten erakundeak babestea estatuaren biolentziatik. 1999an, Bake akordioak sinatu zirenean, PBI herrialdetik atera zen, baina jarraitzen du giza eskubideen segimendua egiten. 2003an, berriz ireki zen proiektua zenbait erakunderen eskariz. Tokiko taldeak, batez beste, nazioarteko bederatzi boluntario ditu Guatemalako Hirian, baina maiz ibiltzen dira herrialdeko beste alderdi batzuetan. PBIren Guatemala Proiektuak laguntzen dituen pertsona, erakunde eta komunitateak lur-eskubidearen, lurraldearen eta ingurumen eskubideen aldeko lanean dihardute, zigorgabetasunaren aurkako prozesuetan eta globalizazioak giza eskubideengan duen eraginaren arloan.

Iaz zer lortu zen

Giza eskubideen 82 defendatzaile lagunduak izan ziren.

Lagun egin zitzaien hamar gizarte erakunderi eta komunitateri, giza eskubideen abokatu bati eta Polizia Nazionalaren Artxibo Historikoaren prozesuari.

Guatemalako gizarte zibilaren 63 ekitaldi behatu ziren, denak ere giza eskubideak defendatzeko antolatuak.

Guatemalako PBIren Facebook-orria

Lagundutako erakundeak eta pertsonak

30 urtez esperantzari lagun egiten

Mapa