Mexiko Proiektua

PBI Mexiko Proiektua

PBI 1999. urtetik dago etenik gabe Mexikon.
Azken urtean, esplorazio-misioak egin dira sei estatutan, eta, arretaz analizatu ondoren, PBIk beste talde egonkor bat osatzea erabaki du, Chihuahuako eta Coahuilako muga-estatuetako erakundeei eta prozesuei lagun egiteko.Hala, gaur egun, Mexikoko PBIk estatu hauetan dihardu giza eskubideen defendatzaileei lagun egiten: Oaxacan, Chihuahuan eta Coahuilan; eta Barruti Federalean. Azken urtean, nazioarteko bederatzi boluntariok lagun egin zieten 96 defendatzaileri, zeinak zigorgabetasunaren gaian diharduten eta orobat herri indigenen eskubideen eta ingurumenaren babesean. PBIko boluntarioak tokiko hiru taldetan banatzen dira: Mexiko Hiriko bulegoa Oaxacako Taldea eta Iparraldeko Taldea.

Iaz zer lortu zen

96 defendatzaile eta hamahiru erakunde lagundu ziren.

45 elkarrizketa-mahai, ekitaldi eta manifestazio ikuskatu ziren.

197 eragite-bilera eduki ziren.

53 argitalpen egin ziren, ingelesez eta gaztelaniaz.

Nazioarteko sei bira antolatu ziren Europan eta Ipar Amerikan

29 tailer eta aholkularitza izan ziren, segurtasunaren, babesaren eta eragiteko moduaren gainean.

Mexikoko PBIren Facebook-orria

Lagundutako erakundeak eta pertsonak

Parte hartu!

Babesteko betebeharra / The Duty to Protect

Sarean ikusteko argitalpenak

Mapa