PBI zenbakietan

Iaz, PBIkook babesa eman genien 43 erakundetako giza eskubideen defendatzaileei: 145 emakumeak eta 181 gizonak. Erakunde horiek, era berean, milaka emakume, gizon eta haur babestu zituzten, oinarrizko eskubideen ukaziotik: lurraldeetatik bidaltzen dituzte, familiako kideak desagerrarazten dizkiete, eta indar armatuen tortura eta bortizkeria jasaten dute.

PBIkook 1.041 egunez lagundu genien fisikoki giza eskubideen defendatzaileei.

602 aldiz bisitatu genituen lagun egiten diegun erakundeak eta norbanakoak. Bisita eta bilera horietan laguntza morala eta aholkularitza praktikoa ematen da, eta defendatzaileen egoera zein den egiaztatzen da; hala, beharrezkoa ikusiz gero, segurtasun-arazo jakinetan ematen zaie laguntza.

Telefonoz ere deitzen diegu defendatzaileei ehunka aldiz, segurtasun-egoerari jarraipena egiteko.

Giza eskubideen erakundeek eskatuta, 61 tailer antolatu eta moderatu genituen, eta 564 emakume defendatzailek eta 469 gizon defendatzailek parte hartu zuten;

306 bilera egin genituen gobernuarekin eta tokiko eta eskualdeko agintariekin, giza eskubideen defendatzaileengatik kezka adierazteko eta funtzionarioei aholkatzeko giza eskubideak babesteari begira dagozkien konpromisoak bete zitzaten.

Gutxienez, 27 albiste-buletin eta -bideo argitaratu genituen, gu gabiltzan giza eskubideen defendatzaileen gaineko elkarrizketekin, berriekin eta informazioarekin eta egunerokoan borrokatzen diren gaiekin. Horretaz gainera, hilero-hilero, informazio xehea igorri genien gure babes-sareko kideei, giza eskubideen egoeraren berri emateko. Gure babesa efikaza izan dadin, elementu funtsezkoak dira lehen eskuko informazioa, gure analisi zorrotzak eta gure objektibotasuna.

Hamalau aldiz aktibatu genuen larrialdietako babes-sarea guk laguntzen ditugun defendatzaileen premiazko arazorik larrienei aurre egiteko.